Bertsozale Elkarteko genero taldeak antolaturik, U.morez jardunaldiak egingo dira berriz Billabonako Subijana etxean. Jardunaldiok otsailaren 16an eta 23an antolatu dira, eta sarrera librea izango da.
Otsailaren 16an, osteguna, 18:00etan, lehen ekimena izango da eta bertan, Mari Luz Estebanek Begirada feminista bat euskal kulturari: irakaspenak periferiatik hitzaldia botako du.
Geroago, 19:30ean, Ander Izagirrek Betaurreko moreak jarri nituenean…: kazetaritzatik esperientzia bat izeneko hitzaldia ere egingo du.
Otsailaren 23an, osteguna, 18:00etan, Mikel Otxotorena Maskulinitate klasikoaren eraikuntza publizitate eta zinemaren bidez hizketaldia egingo du, eta 19:30ean, Maddi Oihenartek bere kantugintzako esperientzia kontatuko du.