ESZENA

“Txotxongiloak Gasteizen” programa, bihar hasiko da

Uztaila, abuztu eta iraila bitartean egingo da Txotxongiloak Gasteizen programa. Bihartik aurrera hau haur eta familiak txotxongilo ikusgarriekin gozatu ahalko dira.

Txotxongiloak Gasteizen programaren XV. edizioa abuztuaren bukaera arte luzatuko da.  Ohi den bezala tradizio handia duen aire zabaleko programak estilo eta teknika desberdinekin eginiko txotxongiloak ekarriko ditu hirira, beti ere, puntako konpainien ikusgarri ederrenekin. Ikuskizun anitzak eskainiko dituzte: esku- eta hagaxka-txotxongiloak, muppetak, neurri handiko txotxongiloak, estatikoak edo ibiltariak, etab.

Bihar bertan izango da lehen zita Daliren ametsa errealitate bilakatu nahi duen Cal y Canto (Gaztela eta Leon) taldearen eskutik. A-ta-ka izena du ikuskizunak, eta surrealismo magikora hurbiltzen da taldea, kometa erraldoien bidez.

Aurtengo Txotxongiloak Gasteizen programan Euskal Herrikoak zein kanpoko 10 konpainiek hartuko dute parte. Guztira 15 emanaldi eskainiko dituzte,  eta horietarik 2 euskaraz izango dira; Ameztu konpainiak Organik aurkeztuko du abuztuaren 20an, eta Tiritirantes-ek Ulterior viaje eskainiko du uztailaren 30ean.

Emankizun guztiak uztail eta abuztuko igandeetan izango dira, Hirigune Historikoko eta oinezkoentzako eremuko plaza eta txokoetan. 

Programazio osoa hemen ikus dezakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button