ESZENA

“Bilboko Zirkuitua” ekimenaren udazkeneko emanaldiak

“Bilboko Zirkuituaren” udazkeneko edizioak Altamira, Basurtu, Begoña, Errekalde, Otxarkoaga, San Frantzisko eta Zorrotzako udaltegietara ez ezik,  Solokoetxeko institutura ere eramango ditu antzezlanak eta dantzak. Guztira 8 konpainien eskutik 13 emanaldi programatu dira.

Ostegunean, Urriaren 6an abiatu da jaialdia Otxarkoagako Udaltegian Teatro Comunitario aullidos de Otxar konpainiaren eskutik, “El viaje de aullidos de Otxar” emakizuna eskaini zuten bertan. Obra bera ikusi ahal izango da abenduaren 22an Errekaldeko udaltegian.

Abenduaren 29ra arte luzatuko den jaialdian, hartara, euren ikuskizunak aurkeztuko dituzte, Alopargo Teatroak, Luna Llena taldeak, Euri arten kolektiboak, Potemkin-Erein taldeak, Kásperle Teatro, Resisten Cía., La Trascienda Teatro, 29 Producciones, Ibilka Teatro, Totum, edota Cía. Proyecto 43-2 kolektiboak.

Hurrengo ikuskizuna, urriaren 13an, ostegunean izango da Errekaldeko Udaltegian Alopargo Teatroa konpainiaren eskutik: “Rebelión en la granja” ikuskizunarekin dator konapinia. “Manor Etxaldean gaude. Animalia guztiak elkartu egin dira gizaki guztiak baztertzen dituen matxinada bortitz batean, beren nagusiak, Jones jaunak, ematen dien esklabotza-erregimenagatik nazkatuta eta haserre. Abereen Etxaldea sortu da”

George Orwellen fabula ospetsuak akuilu gisa balio du obra gordin, keinudun, bihurritu eta umoretsu bhonetan. “Agian, gaur egungo sasoiaren ispilu konkaboa da, non botere-egitura berriak ezin diren atera aurreko botere-egiturekin batera zeuden itzaletatik. Posible ote da, azken finean, iraultza berri bat zabaltzea?”

Borja Ruiz da obraren zuzendaria eta idazlea. Antzezle lanetan oholtzara igoko dira, aldiz,  Ioritz Benito, Nagore Cenizo, Elvira Dieguez, Aitor Guisasola, Rita Martín, Iñigo Martín, Iraia Urraca.

Hitzordua arratsaldeko 19:00etan izango da. Egitarauaren xehetasun gehiago duzue kulturabarrutik.eus webgunean

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button