
Euskararen erabilera sustatzeko asmoz, kultur ondarearen inguruko lan modu berriak zabaltzeko eta parte hartze zein esperimentazio gune berriak sortzeko asmoz, Igartubeiti Baserri Museoak, Areago egitasmoaren bitartez, euskarazko kontakizun laburren lehiaketako bigarren edizioa abiatu du. Kontakizunak aurkezteko epea 2016ko urtarrilak 15ean amaituko da.
Kontakizunak Igartubeiti Baserri Museoan edota bere irudikarian oinarritu behar dira eta Igartubeiti Baserri Museoan guztiz edo partzialki kokatu. Kontakizunak baloratzerakoan hauxe hartuko da aintzat: Kalitatea, sormena eta originaltasuna, eta proposatutako gaiarekiko egokitzapena eta kontakizuna soinudun eremura egokitzeko gaitasuna izatea. Deialdia interesaturik dauden 18 urtetik gorako pertsona guztiei zabalik dago.
Deialdi honek ondorengo sariak izango ditu: 1. Saria, 600 euro, eta 2. saria: 400 euro. Parte hartzaile bakoitzak gehienez bi original aurkeztu ahal izango ditu. Lanen luzapena gutxienezko orri batekoa eta gehienezko 3 orritakoa (din A-4) izango da.
Kontakizunak postaz bidaliko dira: Igartubeiti Baserri Museoa, Ezkio bidea 1. Km, 20709 Ezkio-Itsaso (Gipuzkoa). Gutun azalean agertu beharko da: Areago. Istorioak Belarrietara. II. Kontakizun Laburren Lehiaketa.



