MUSIKA

Txistuaren eta hari-instrumentu klasikoen soinuak uztarturik

Bihar, urriak 6, Bilboko udal txistulari Bandak eta EuXhari hari laukoteak Haize-Boladak kontzertu berezia aurkeztuko dute Elkarte Filarmonikoan. Bertan txistuaren eta harizko instrumentu klasikoen fusio aukera ikaragarriak agerian utziko dituen musika-programa entzun ahalko da. Kontzertua 19:00etan hasiko da, eta doakoa izango da, baina edukiera kontrolatuko da osasun neurriak bermatzeko.

Kontzertuan Garikoitz Mendizabal (lehen txistua eta zuzendaria), Idoia Kareaga (bigarren txistua), Gorka Zabaleta (silbotea), Sabin Bikandi (silbotea) eta Asier Garciak (atabal-perkusioa) hartuko dute parte. Beste aldetik, Giulia Brinckmeier (Concertinoa), Laura Delgado (Bibolin bakarlaria), Adriana Grigoras (Biola) eta Teresa Valente (Txelo bakarlaria) BOSeko lau emakumeek osatzen duten EuXhari laukotea.
Guztiok elkarturik ibilbide musikal zabala eta sendoa duten euskal konpositore gazteen zazpi lan joko dituzte, hala nola, Ruper Lekue, Javier Ituarte, Xabier Zabala, Alvaro Garcia, Jagoba Astiazaran eta Javier Martinez Camposen obrak. Errepertorioak askotariko musika estiloak ditu, eta askotariko erreferentziak haizatuko ditu.

Txistulari Bandak baditu zazpi disko eta DVD bat kaleratuak: Bilboko Udal Txistu Banda (2004); Alos Quartet Harizko Laukotearekin Harizko Txistua(2006); Hala ere (2007) Kepa Junkera, Pello Ramírez, Aitor Furundarena, Iñaki Salvador, Marijose Arregi eta Xabi Zabalaren laguntzaz; Bihurrikeritan (2008) txistularien errepertorio birtuosoa biltzen zuena; Kantari Gabonetan (2010) Leioako Kantika Koralarekin; Plazan (2014) erromerietako eta dantzaldietako musika-lanekin; Xabier Zabalarekin Gogoeta eta azkena, X Urte, hamaika lagun (2015) DVDa euren hamargarren urteurrena ospatzeko.

Euxhari Laukoteak zenbait proiektutan batera parte hartu izanak eta laukoteko kideen arteko elkar aditze onak, berekin dakar soinua sukartsu eta kontrasteetan erakargarri  bilakatu du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button