MUSIKA

Kantu tradizional tailer zikloa, Bilbon

Euskaltzaindiarekin lankidetzan, AIKO Taldea musikari eta dantza maisu kolektiboaren eskutik, K@ntari kantu tradizional tailer zikloa abiatuko da gaur berton. Ekimenaren helburua musika eta dantza tradizionalak eguneratzen laguntzea da.

Zikloaren barruan zortzi prestakuntza saio programatu dira, eta horietariko bakoitzean, “iritziak, bizipenak eta melodiak konpartitu ahal izango dira alor horretako espezialistekin, abeslari, sortzaile eta ikerlari garrantzitsuekin”.

Egitaraua gaur berton abiatuko da  Bilboko Plaza Berriako Euskaltzaindiaren aretoan, 19:00tatik aurrera, eta berton ere, Leturia pandero jotzailea izango da. Gaur hasi eta maiatzean itxiko da Benito Lertxundi “Orioko bardoarekin”.

Xabier Berasaluze Leturia 1984az geroztik, Joseba Tapia trikitilariarekin aritu da Tapia eta Leturia musika taldean. Josebarekin batera, belaunaldi trikitizale oso baten erritmoa eta ahotsa ere bada. Horren ostean hainbat tokitan ibili da jo eta jo, adibidez, Korrontzi taldearekin ere jotzen du.

Trikiaren munduarekin Interesa izanez gero, gaur duzue hitzordu interesgarria Bilboko Plaza Berriako Euskaltzaindiaren aretoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button