
Arabako bertso eskoletako haur, gazte eta gaztetxoak elkartu ziren Aramaion joan den larunbatean, izan ere, garai honetan beste toki askotan egiten den bezala, maiatzaren 21ean, Arabako bertso eskolen eguna ospatu zen. Bertan, 14-18 urte bitartekoen XIX. Bertsolarien Eskolarteko finala programatu zen.
Bertatik honako kronika laburra bidali digute: “Aramaioko eta Legutioko ikasleen bertso sorta jarriak entzuteko parada izan genuen. Eta ostean, sei gazte oholtzan norgehiagokan Maria Izagak jarritako lanei fin, ausart eta arin erantzunez. Aroa Arrizubieta, Markel Yoller, Martin Abarrategi, Peru Amorrortu, Unai Anda eta Xabier Antia izan dira zortziko handian, zortziko txikian, puntu erantzunetan eta gaiari kantatuz aritu diren bertsolariak. Azkenean, Aroa Arrizubietak jaso du arabako mikro erreleboa, iaz garaile suertatu zen Peru Abarrategik berak pasa dio erreleboa. Egurrezko mikro honek urtero erreleboan etxez etxe, familiaz familia, auzoz auzo, herriz herri eta Arabako kuadrillaz kuadrilla ibiltzeko helburua du, beraz… 2017ko udaberria bitartean Gasteizen izango da Aroaren sendian”.
Hortaz, Aroa Arrizuebieta eta Peru Amorrortu Bertxilika Bertso Eskolako kideak izango dira aurtengoan Euskal Herriko Eskolarteko finalean Arabako ordezkari.
Informazio gehiago: bertsozale.eus.



