BERTSOTAN

“Tximela kapitainaren izarrak” bihar, Gasteizen

Joseba Tapiaren Tximela kapitainaren izarrak bertso-zahar jarriak izeneko emanaldia antolatu du Gasteizko Udalak, udazkeneko bertso-egitarauaren barruan. Hitzordua Aldabe Gizarte Etxeko liburutegian izango da, 19:00etan.

Joseba Tapia musikariak, Tximela kapitainaren izarrak izenburuko lana duela urte bete argitaratu zuen, eta Luis Rezola Aranak (Tolosa 1914-1993), Tximela kapitaina, Dueso espetxean idatzitako kantu sorta du ardatz.

Tapiaren hitzetan, “sei zaineko gitarra batek lagundu dit idatzia kantu bihurtzen. Gitarra jotzeko modua antzinakoa da. Estiloa ezaguna egingo zaizue. Kantaera ere bai. Gaia, betikoa dela esan liteke. Baina entzungo dituzuen kantuok, ederrak dira”.

Diskoa Azkarate estudioan grabatu du 2013ko irailean Jonan Ordorika soinu teknikariaren gidaritzapean. Estudioan ondoko musikariekin aritu da: Luis Fernandez (biolontxeloa) eta Jexux Aranburu (organoa).

Hemen duzue Nontzeberrik Josebari egindako elkarrizketa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button