ARTEA

Gure tradizioaren inguruko ikerketa

Irailaren 30era bitartean, San Telmo Museoan, HAU Euskal Herriko objektu tradizionalen diseinu lehiaketan parte hartu duten 30 lanetako batzuk ikusgai dituzue. Bertan ere, Iciar Sanchez Parraren Kabi lan irabazlea ere badago.

Lehiaketa honen helburua da euskal kulturaren objektu tradizional bat berritzea da egungo ikuspegia duen berrinterpretazioa proposatzea, eta edizio honetan Sehaska izan da aukeratutako objektu hori. Ekimenak gure tradizioaren inguruko ikerketa sustatu nahi du, usadioak eta ohiturak ezagutu eta berreskuratzeko, eta bestetik, objektu tradizionalak egokitu, berritu eta berrinterpretatzea bultzatzen du, diseinu garaikidearen begiradatik.

Deialdi honetan 30 proiektu aurkeztu dira eta Iciar Sanchez Parrak sortutako Kabi proposamena izan da irabazlea (1.000 euro jasoko ditu). Epaimahaiaren balorazioa hauxe izan da: “KABI proiektuak trebetasunez eta sentikortasunez uztartzen ditu objektuaren alderdi funtzionalak eta formalak. Proiektuaren ardatz gisa iraunkortasuna azpimarratzen da, eta objektuarekiko berrikuntza sotila proposatzen badu ere, erabileran nabarmentzen da. Horrek ematen dio egungo gizartearen beharrei egokitzeko ikutu garaikidea”.

Irabazlearekin batera, epaimahaiak nabarmendu duen proiektu finalista honako hau izan da: Altzo (Sergio Pena Tirado). Bi aipamen berezi ere izan dira: Hazienea (Oscar Rubio Sola) eta Igela (Laxmi Nazabal Gaztañaga).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button