BERTSOTAN

Txapelak eta pamelak

Igandean, maiatzaren 28an, Itsasun, Gazte Xilaba-Bertsulari Gazteen Xapelgoaren finala jokatuko da. Bertan Oihan Perez Harispe, Haize Lekuona Blanco, Unax Aizpurua Ibargarai, Haira Aizpurua Ibargarai, Aiantze Lannes Butron eta Ibai Lekuona Darceles bertsolariak arituko dira.

Beste aldetik, larunbatean jokatuko da Oñatin III. Señora Sariketako finala, 17:00etan. Sei bertsolari arituko dira oholtzan: Maider Arregi Markuleta, Iruri Altzerreka Martinez, Eli Zaldua Barquin,, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Eli Pagola Apezetxea eta Janire Arrizabalaga Munduate. Guztiak Ainhoa Larretxeak gidatuta izango dira.
Horko bertsolariek Bilbon eta Erratzun jokatutako kanporaketetan irabazi dute. Aurreko bi edizioetan lau bertsolari sailkatzen ziren kanporaketetatik eta beste bi gonbidatu berezi gisa joaten diren, egindako bidearen aitortza gisara. Antolakuntzak iragarri duenez, aurten ez da gonbidaturik izango.

Señora sariketa urtero jokatzen den bertsolaritza txapelketa bat da. Ekimen honen helburua emakume bertsolariek elkarrekin kantatzeko aukera izango duten guneak sortzea eta plazan duten presentzia areagotzea da. Garaipenaren ikurra txapela izan beharrean pamela handi bat ematen zaio bertsolariari.
Aurreko urtean, Ane Labaka Mayoz izan zen onena II. Señora sariketan, Aner Euzkitzerekin buruz-burukoa jokatu ostean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button