IKUS-ENTZUN

FASek "Tulpan" filma proiektatuko du eta Nosferatuk "Baisers volés"

Bilboko FAS zineklubak gaur proiektatuko duen Tulpan Sergei Dvortsevoy (Kazakhstan, 1962) zinemagileak zuzenduriko filma da, eta Un Certain Regard Gazteriaren saria jaso zuen 2008an Canneseko zinemaldian. Asa gaztearen istorioa kontatzen du: Errusiako armadan soldadutza amaitu eta gero, Asa gaztea bere sorlekura itzuli da, Kazakhstango estepetara, senarrarekin eta seme-alabekin arreba bizi den etxera. Lekuan egin daitekeen lanbide bakarrean dihardute haiek, artzaintzan, hain zuzen ere. Asak bere kontura bizitzen jarri, bere ardiak erosi eta familia bat osatu nahi du. Emakume falta zaio ordea.

Bestalde, bihar Nosferatu zikloak Donostian proiektatuko duen filma, Baisers volés (François Truffaut), Nouvalle Vague mugimenduko lan klasikoa da. Antoine Doinel armadatik bota zuten eta ondoren bere emaztegai izandako Christine bisitatzera doa. Baina ez du bera aurkituko, haren aita baizik, eta lan bat lortuko dio hark hotel bateko gaueko atezain gisa. Dena den, aurreneko eguna ez da, ez, berak pentsatu izan zuen bezalakoa, eta berehala galtzen du lana detektibe pribatu baten erruagatik, beraz erruki dena eta lanbidea erakusten saiatzen dena. Filma François Truffaut: Zinemarako Grina izeneko zikloaren baitan dago.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button