ARTEA

“Haiek danak sorginak” izeneko erakusketa

Bego Anton argazkilariaren Haiek danak sorginak izeneko erakusketa abiatu da Bertizko Jaurerriko Parke Naturaleko Lorategi Historikoan. Irailaren 4ra bitartean ikusi ahalko da.

Bego Antonek bere lanaren zati bat BilbaoArten bekadun izan denean garatu du. Bilboko Udaleko ekoizpen artistikoko zentroko oraindik egoiliarra den  euskal artistak eta errebelazio-saria eskuratu du PhotoEspaña 2107 lehiaketan. National Geographic, Esquire eta Le Monde aldizkarietan argitaratu ditu lanak.

Bada, argazkilariak Haiek danak sorginak izeneko erakusketa ere ondu du. Madriletik pasa ostean, Bertizeraino heldu da sorginen inguruko hausnarketa proposatzeko. Emakume haiek jazarpenaren mende bizi izan zuten. Erdi Arotik XVII. mendera arte, Euskal Herrian sorgin-ehiza egin zen Inkisizioak hala aginduta ( Zugarramurdikoa da ospetsuena). Frogarik gabe, salatutako asko sutan hil ziren.

Haiek Danak Sorginak argazki-seriean, Bego Anton (Bilbo, 1983) artistak emakumeen testigantzak hartzen ditu oinarri.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button