BERTSOTAN

Hernandorena lehiaketa berriz abian da

Hiru eskualdetan Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin izango dira saioak. Muskildin finala jokatuko da eta Larresoron eta Donibane Garazin kanporaketetan neurtuko dira bertsolariok.

Kanporaketak asteburu honetan hasiko dira. Martxoak 13, larunbata, Larresoroko kirol sala berrian, 19:30ean, Aimar Karrika, Maddi Ane Txoperena, Ximun Cazaubon, Bixente Hirigarai, Ane Labaka eta bilduko dira eta martxoaren 27an, Donibane Garaziko Kalaka ostatuan, 19:30ean, Itxaso Paia, Txomin Elosegi, Maiana Irigoien, Imanol Uria, Izar Mendiguren eta Ander Solozabal norgehiagokan jarriko dira.
Apirilaren 10ean izango da finala Muskildiko Posonpesenean, 19:30ean.

Bertsozale Elkarteak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button