
Gabonetako egunetan, haur eta familientzako Butaka Txikia programa garatuko da Gasteizko gizarte-etxeetan, arte eszenikoak sustatzeko eta publikoari eskaintzeko.
Butaka Txikia arte eszenikoen programa abenduaren 26an abiatuko da Historia de un bául lanarekin. Testurik gabeko lan horretan, Baul baten istorioa eta Fidel eta Capulitaren istorioa kontatzen da. Bi pertsonaia maitagarri eta ameslariak. Antzinako kutxa bizkarrean dutela malabarezko pilotak, uztaiak eta mila objektu aterako dituzte umore eta zirku istorio samur hau garatzeko.
Abenduaren 28 Arrainak bihotzean euskarazko pieza izango duzue. Mar-Mar Teatroren pieza horretan hauxe kontatzen da: Martik ez daki non bizi diren beldurrak, hortaz lasai bizi da kresal usaina duen herri polit batean. Aita marinela du eta portuan, bere zain dagoen egun gris batean, ekaitz batek uretara jaurtitzen du. Nahitaezko bidaia hasiko du itsas hondoan zehar, horretarako arrainen eta beldurren hizkuntza ikasi behar badu ere.
Anita Maravillas taldeak ere beste pieza bat eskainiko du euskaraz: Andereño. Haurrentzako eta familientzako txotxongilo-ikuskizuna da, irakasle baten eta bere eskola txikiaren istorioa kontatzen duena, maitasunetik eta elkarren zaintzatik eraikitako eskolarena, alegia. Istorio horren bidez, maistra ausart haien hitzek bidaiatu egiten dute, eta belarrira xuxurlatzen digute aske izateko lehen baldintza saiatzea dela.
Azken antzezlana urtarrilaren 4an egingo du Escena Miriñaque taldeak, 2024an Haur eta Gazteentzako Arte Eszenikoen Sari Nazionala jaso zuena.
Egun guzietako programazioa: Butaka Txikia.