
Gaur, ekainak 30, Gorka Hermosak eta Iñaki Pinedok zuzendutako Hauspoa & Tunela dokumentalaren kontzertu-aurkezpena egingo da Zumarragako Plazan 20:30ean. Bertan, 100 musikari baino gehiago bilduko dira dokumentalarekin zerikusia duten musika ezberdinak jotzeko. Dokumental hori udazkenean estreinatuko da hainbat zinema jaialditan, nazional eta nazioartekoetan.
Hauspoa & Tunela dokumentala “1859an Madril-Paris trenbidea eraikitzeko 40 italiar langileen etorrera istorioarekin hasten da. Langile horietako bat, Juan Bautista Busca, akordeoi txiki batekin etorri zen Gipuzkoa erdiko herri hontara (Zumarraga). Iritsi berri zen akordeoi txiki honek hazi bat landatu zuen eta inguruko pandero tradizionalaren soinuarekin fusionatu zen. Buscak landatutako hazi honek bere fruituak eman zituen, bizi zen etxetik metro gutxira, 1920an Euxebio tabernan Zumarragako Trikitixa taldea sortu baitzen, gaur egun ere aktibo dagoena eta askok diotenez sortu zen lehen euskal trikitixa taldea. Trikitixa disko bat grabatu zuen lehen taldea ere izan zen, Columbia Recordsek 1924an argitaratua” .
Beratko historiaren bidez, dokumentalak zerbait unibertsala kontatzen du: “nola atzerriko zerbaitek (akordeoia), euskal panderojoleen tradizioarekin fusionatuta, zerbait berria eta erabat euskalduna sortzen duen: trikitixa, bertakoaren eta atzerrikoaren arteko fusio ederra”.
Dokumentalean 20 elkarrizketa baino gehiago jasotzen ditu, euskaraz eta gaztelaniaz: Bernardo Atxaga, Kepa Junkera, Joseba Tapia, Toti Martínez de Lezea, Fermin Muguruza, Garikoitz Mendizabal, Jon Plazaola, Joseba Apaolaza… eta, nola ez, Zumarragako Trikitixako kideei.