BESTELAKOAK

Sorgin gaua Zizur Nagusian

Zizur Nagusian izango da Sorgin Gaua jai erraldoiaren hamargarren edizioa. Egunean zehar dauden ekintzak Esparru Gaztetxean izango dira, kontzertuak eta distri azoka izan ezik.
Hamaiketan hasiko da ekimena hamaiketako beganoarekin. Gero Rap Combativo taldearen aurkezpena izango da. Hauek 16:00etan kontzertua eskainiko dute.

18:00eta kalejira gaztetxetik eta ordu bete beranduago kontzertuak.Critikers (hardcore, Bilbo), Siete Balas (street punk, Iruña), Lágrimas y Rabia (hardcore melodiko, Madril), El Trono De Judas (punk, Iruña), Soñadores Natos & Bsa (reggae-rap, Barañain), Bajo Presion (punk Basauri), Marianitoz Blai (mex&roll, Iruña) eta hauekin batera Akelarre antzerkia.

Kolektiboak bidalitako manifestuan esaten da Sorgin Gaua kontzertu hutsa baino zerbait gehiago dela; kulturaren pribatizazioaren kontrako aldarria da, autoritarismoaren kontrako borroka. Bai, horixe!

Info guztia hemen duzue.

Sorginkalek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button