MUSIKA

Mdou Moctar, Saharako desertuko blues elektrikoa

Mdou Moctar 1986an jaiotako kantu-egile Tuarega da, eta aitzindaria izan da bere tradizio musikala blues elektrikoarekin nahasten. Ezkontzetan jotzen egin zen ospetsu, eta Islamaz, maitasunaz eta bakeaz aritzen da. Fernder gitarra jotzen duen musikari ezkerra da.

Bada Mdou Moctar gurean izango da, hirukote formatuan: asteazkenean, hilak 9, Azkoitiko Matadeixen; ostegunean, hilak 10, Bilboko Kafe Antzokian; eta azkenik, hilaren 15ean, Donostiako Dabadaban.

Mdou Moctar, gainera, tuareg hizkuntzan filmatutako lehen filmeko izarra izan da.

Bere estreinako diskoa, Anar, Nigerian grabatu zuen, 2008an, eta Afelan, bigarren diskoa, 2013an. Euskal Herrira lan berriarekin etorriko da: Akounak Teggdalit Taha Tazoughai OST. Hiru disko horiek AEBetako Sahel Sounds diskoetxearekin plazaratu ditu. Hirugarren lan horrek aipatutako filmaren soinu-banda jasotzen du.

Musikariak kontatu duenez, telefono mugikorraren bidez ezagutu zuen Sahel Sounds diskoetxeko Christopher Kirkley, izan ere, berarekin lan egiteko deitu zion, eta musikari Tuaregak txatxetan ari zirela pentsatu zuen. Bigarrenez deitu zion, eta Moctarren herrira ere joan zen. Horretaz gainera, ezkerreko musikarientzako gitarra ere bidali zion. “Nigerren oso zaila da horrelako gitarrak aurkitzea”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button