
Aurtengo Irudika Egonaldiak programak bere erakusketak abiarazi ditu. Hala, Gasteizko Sancho el Sabio Fundazioan Ca_teter eta María Barrigaren erakusketak ikusgai jarri dira. Erakusketa uztailaren 18ra arte egongo da zabalik.
Irudika 2024 Egonaldietan hautatutako artisten lana aurkeztuko dute erakusketan: Ilustrazio kategorian Ca_teter, Jorge Mato ilustratzaile uruguaitarra, eta animazio kategorian, María Barriga sortzaile madrildarra. Bi hilabetez aritu dira lanean Citè Internationale de la Bande Dessinée de Angoulême, Zapopaneko (Mexiko) Casa del Autor eta Fundación Bilbaoarte Fundazioaren artean, martxoaren 8tik maiatzaren 24ra.
Erakusketan ikusgai ere egongo dira Irudika nazioarteko topaketaren zortzigarren edizioaren promozioa egiteko erabiliko diren kartel ofiziala eta animazioa. Bi lan horiek egonaldian sortuak dira, kartela Ca_teterrek egin du eta animazioa María Barrigak.
Beste aldetik, Irudika 2024 urriaren 24tik 26ra bitartean izango da Artium Museoan. Topaketaren zortzigarren edizioan makina bat artista eta argitaletxe bilduko dira, bai eta Norvegiatik, Kolonbiatik eta Indiatik iritsiko direnak ere.
Informazio guztia: Irudika



