ESZENA

ACT Jaialdiaren saridunak

Aurten ere Kafe Antzokian burutu da ACT Jaialdiaren itxiera ekitaldia. Joan den larunbatean, ekainak 4, gauean epaimahaiak aditzera eman zuen ACT Arriaga 2011 Sariaren irabazlea, lehiatu diren 11 lanen artean. Saria Alma  Söderberg-ri eman zaio, Cosas lanagatik.

Lan honi buruzko epaimahaiaren hitzak honako hauek izan dira: “Momentu oro harritzen duen agerpen eszeniko elektrikoa. Lan konprometitua eta erregistro anitzekoa, ikusleak zirikatu eta emozionatu egiten dituena. Antzezle ausart, zintzo eta zuzen batek irabazi du lan onenaren saria, aurrean etorkizun handia daukalarik.”
Saria 3000 €koa da eta gainera, BAIk Bilbon duen Sorkuntza Zentroan hilabeteko egoitza artistikoa emango zaio.

Halaber, epaimahaiak honako aipamenak egin ditu: Emakumezko jokalari onena, Marielle Morales-i (Belgika), B.U.R. lanagatik. Gizonezko jokalari onena, Koldo Arosteguiri (Euska Herria), Rocio y Nino lanagatik. Zuzendaritza koreografiko onena Yukiko Suzuki-ri, Born/2011 lanagatik. Antzerki zuzendaritza onena Theatre Ad Infinitud-i (UK) Translunar Paradise lanagatik. Jatorrizko ideiarik onena Ellisa Erävalo-ri (Sweden) This about somebody else lanagatik eta Neuron Group-i Understanding Drama lanagatik.

Jaialdia bukatzeko iaz ACT Arriaga sariaren irabazle izan zen Bo Kyung Jung dantzari korearraren Thank You lan berria ikusi ahal izan zen aurrenekoz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button