BERTSOTAN

Arzallus eta Elortza garaile, Gernikan eta Tolosan

Amets Arzallusek irabazi du Gernika-Lumon egindako lehenengo finalaurrekoa, eta bigarren itzulirako sailkatu da. Igor Elortzak, halaber, Tolosan jokatutako bigarren finalaurrekoa irabazi du.

Hala, Arzallus azaroaren 23an Elizondon jokatuko den finalaurrekoan arituko da; Elortza, berriz, azaroaren 24an Donostian egingo den finalaurrekoan.

Amets Arzallus 717 puntu lortu ditu Gernika-Lumon. Gainerako bertsolarien sailkapena honela gelditu da: Jokin Uranga, 657,5; Jone Uria, 653; Jon Martin, 640,5; Julio Soto, 639,5; eta, azkenik, Nerea Elustondo, 633,5.

Tolosan egindako bigarren finalaurrekoari dagokionez, Igor Elortza izan da garaile 722 puntu lortuta, Durangarraren atzetik: Iñigo Mantzizidor Mantxi 667,5; Unai Iturriaga, 649; Etxahun Lekue, 649; Jexux Mari Irazu, 638,5; eta, azkenik, Amaia Agirre 638.

Hurrengo asteburuan lehenengo itzuliko azken bi finalaurrekoak jokatuko dira Oiartzun eta Murgian. Hortaz, Txapelketa Nagusiko finala gero eta gertuago da!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button