IKUS-ENTZUN

“Tous Cobayes?” dokumentalaren emanaldia, Berrizen

Gaur, Berrizko Kultur Etxean, Tous Cobayes? dokumentala pantailaratuko da, 20:00etan. Lan interesgarri honek genetikoki eraldatutako organismoen gaineko irudi eta datuak planteatzen ditu, eta era beran aro nuklearraren aldeko eta kontrako iritziak.

2009 eta 2011 urte bitartean, Gilles-Eric Séralini irakasleak GEOei (genetikoki eraldatutako organismoak) eta laborategiko arratoiei emandako pestizidei buruzko azterketa osatua egin zuen sekretuan, CRIIGEN (Comité de Recherche et d’Information Indépendantes sur le Génie Génétique) batzordearen baitan.

Bestetik, Fukushimako istripuaz geroztik, munduak energia nuklearraren gaineko kezka handia adierazi du. GEOak eta energia nuklearra: gizakiak osasun zein ingurumeneko azterketa sakonik egin gabe erabiltzen ditu teknologia horiek.
Ondorioak atzeraezinak gerta daitezke. Akuriak al gara guztiok?

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button