ARTEA

Naturarekin bat eginez

Elgoibarko Kultur Etxean, apirilaren 9tik 21era eta Ongarri Argazki Taldeak, Elgoibarko Udaleko Kultura Sailak, Euskalnaturak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatuta Elkarrekin.Naturako Elkarrekintzak izeneko argazki erakusketa paratu da, non hamar argazkilari treberen lanak erakusten ari diren.

Natura ez da elkarri begiratzen ez dioten piezez osaturiko xake-taula. Natura elkarrekin dauden eta elkar ekiten ari diren milaka organismok osaturiko sare konplexu eta miresgarria da. Elkar usaindu, elkar ikusi, elkar kitzikatu, elkar beldurtu, elkar ekin, azken finean.
Argazki-erakusketa honen helburua, Euskal Herriko biodibertsitatea ezagutarazteaz gain, dibertsitate hori osatzen duten bizidunen arteko erlazioak azaltzea da, ez baitu inongo zentzurik espezieak banan-banan aipatzeak, inguruko organismoekin dituzten harremanak alde batera uzten badira, bederen.
Elkarrekin eta elkar ekiten bizi garelako, hona hemen elkarrekin: naturako elkarrekintzak.

Aprobetxatu azken egunak!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button