BESTELAKOAK

Topaguneak “Irakurri, Gozatu eta Oparitu” kanpaina aurkeztu du

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoaren bosgarren edizioa aurkeztu du Donostian. Irakurketa sustatzeko asmoz sortu den egitasmoa Hego Euskal Herriko 12 herritan gauzatuko da, tokian tokiko euskara elkarteen, udal liburutegien eta liburu denden elkarlanari esker.

Kanpainaren izenak berak argi adierazten duenez, hiru pausu eman behar dira bertan parte hartzeko. Irakurri eta gozatu ohikoak izaten dira baina hirugarrenarekin berezitasuna dator. Izan ere, azken pausua, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati, norbere buruari,…. Liburutegian jasotako txartelarekin, prezioaren %25 ordaindu ahal izango dugu liburu dendan euskarazko beste edozein liburu erostean, edo %50 Euskara Elkarteko kidea izanez gero.
Beraz, egitasmoaren helburu nagusia irakurzaletasuna bultzatzea da, euskaraz irakurtzearen alde atsegina azpimarratuz.

Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoa apirilaren 23an hasiko da, Liburuaren Nazioarteko Egunean eta 12 herritan egongo da martxan kanpaina hau datozen hiru hilabeteotan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button