IKUS-ENTZUN

Luchino Visconti ezinbestekoa

Luchino Visconti zine zuzendariari buruzko zikloa garatuko dute hil honetan Nafarroako Filmotekan. Urriaren azken egunetan atzerabegirako ezinbesteko  hori hasi bazen ere, azaroko asteazken guztietan emanaldi bat programatu da.

Lehen hitzorduan, urrian, Ossessione (1943) filma pantailaratu zen. Biharko saioan La Terra trema (1950) izeneko filmaren txanda izango da. Guido Aristarco neorrealismoko marxista teoriko garrantzitsuenetakoak ideologikoki eta estetikoki garairako egin zen filmik aurreratuena zela zioen.

Datorren asteko saioan, Anna Magnanik protagonizaturiko Bellissima (1951) lana pantailaratuko dute. Mundu zinematografikoan girotuta dagoen melodrama da hori, risorgimentoko momentu dramatiko handienetan girotua dagoen amodiozko istorio bat da.

Senso (1954) filma izango da azaroaren 18an ikusiko den filma. Eta Le notti bianche (1957) lanak itxiko du azaroaren 26an, ziklo txiki hori.

Xehetasun guztiak Nafarroako Filmotekak dauzka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button