MUSIKA

Tokiko metal eta pop-rock taldeak, Aste Nagusian

Bilboko Aste Nagusian, abuztuaren 16tik 22ra bitarte, tokiko metal eta pop-rock taldeek euren ohiko tokia izango dute, Bilborock aretoan. Guztira, 16 kontzertu izango dira, eta 20:00etan hasiko dira.

Aurreko urteetan bezala, aurten ere askotariko taldeak igaroko dira Bilborockeko eszenatokitik: Barakaldoko The Longboards (surf eta rock-and-roll instrumentala); Getxoko Los Brazos (AEBetako rock eta blues); Matutano bilbotarrak (death metal); Barakaldoko Nikita (soul eta hip hop); Basauriko Rockein! lehiaketa irabazi duten Highlights arrigorriagarrak (hard rock); Gasteizko eta Bilboko musikariek osatutako Aizkorak Zorroztu (funk eta rock); Muruetako Bostenbor (pop eta triki); Bilboko Unbreath (death metal melodikoa)…

Aurtengo edizioan, 121 taldek eman dute izena, inoiz baino gehiago (70 Bilbokoak, eta gainerakoak Bizkaikoak). Bestalde, emakumezko taldekideak dituzten bandek behera egin dute iazko kopuruarekin alderatuz, eta euskaraz abesten dutenek, berriz, gora; halere, ingelesa da nagusi.

Antolatzaileek taldeen kalitate handia eta estilo aniztasuna nabarmendu dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button