LITERATURA

Lasarte-Oriako Literaturako XXVIII. Lehiaketa

Lasarte-Oriako Udalak, Kultura Batzordearen bitartez, Lasarte-Oriako Literaturako XXVIII. Lehiaketarako deialdia egin du.

Ondokoak hartuko beharko dira kontuan lanak aurkezteko orduan. Lehiaketan parte hartu ahalko dute 1998. urtean eta aurrekoetan jaiotako idazleek.
Lanak euskaraz zein gaztelaniaz bidalia ahalko dira eta guztiek argitaratu gabeak eta jatorrizkoak izan behar dute.

Poesiako idazlanak hiruna kopiatan aurkeztu beharko dira, tarte bikoitzarekin eta alde bakarretik mekanografiaturiko orrietan. Idazlanek izenburua soilik eduki beharko dute, eta ez dute, beraz, egilea identifika dezakeen xehetasunik izango.
Jatorrizkoarekin batera, eta gutun-azal itxian, egilearen datuak sartuko dira (izena, deiturak, helbidea, helbide elektronikoa eta kontaktuko telefonoa), bai halaber  NANaren edo pasaportearen fotokopia.

Obrak entregatzeko epea maiatzaren 30ean amaituko da. Helbide honetara bidaliko dira: XXVIII. Literatura-Lehiaketa. Euskarazko/Gaztelaniazko Poesiaren Saria Manuel Lekuona Kulturetxea, Geltoki Kalea 18. 20160 Lasarte-Oria

Saria, euskaraz zein gaztelaniazko lanetan, 1.000 €  eta diploma da.

Informazio guztia hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button