ESZENA

Titirijai, Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia hastear

Tolosako Nazioarteko Txotxongiloen Jaialdia azaroaren 19tik 27ra bitartean egingo da, eta aurten 40. edizioa izango da.

“Ikuslego familiar eta heldua Tolosara hurbildu ahal izango da aurten txotxongiloen artean oinarritutako ikuskizunez gozatzeko, azaroaren 19tik 27ra. Aurten, gainera, etapa berri bat hasiko da TOPICen, Juanjo Herrero eta Estitxu Zalduaren zuzendaritzakidetzarekin, orain arte zuzendari izan den Idoya Oteguiren lekukoa hartuz. Belaunaldi aldaketa da hau, talde honek egingo duen trantsizio bat da eta horrenbeste urteetan ospetsua izan den Titirijai Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia, hala izaten jarraitzeko lanean arituko dira.”

Hortaz, Tolosan duzue Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia, eta bertan makina bat ikuskizun, jardunaldi, udazkeneko eskola, erakusketa eta omenaldi antolatu dira, larunbatetik aurrera.

Noiz, zer, eta non jakin nahi baduzue: Titirijai programa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button