MUSIKA

“Gernikako Lekuek” gau metal zalearekin hasiko da

Gernikako Lekuek  larunbatean hasiko da, eta martxoaren 11ra arte iraungo du. Hala, egitarauko lehen hitzordua, larunbatean bertan, Astran, 20:00etan, Metal Gaua izango da: Etorkizun Beltza, Legen Beltza, Moonloop eta DJ Odola. 22:00etan, halaber, Gernitech izango da Revolution aretoan.

Igandean, bestalde, disko azoka izango da eguerditik aurrera, Juan Kaltzadako tabernetan, eta 19:30ean, Trinkete Antitxokon, Cancer Moon taldeari buruzko Atrapados por la serpiente ikusi ahalko da. 13:00etan, azkenik, Mamamgigi´s arituko da, Arima tabernan.
Nudozurdo, The Reverend Shawns Amos, Glaukom, Niño de Elche, El Inquilino Comunista, The Riff Truckers, Kokein, Mice, Juantxo Skalari & Rude Band, Legen Beltza, Balerdi Balerdi eta Anita Parker dira, besteak beste, jaialdian parte hartuko duten taldeak.

Horretaz gainera, bestelako jarduerak ere izango dira: “erakusketak, proiekzioak, tailerrak eta askoz gehiago”.
Aurtengoa jaialdiaren bosgarren edizioa izango da, eta ohi dutenez, herriko agente ezberdinen artean eta elkarlanen antolatuko dute. Antolatzaileon arabera, “Lekuek zaletasunetik abiatzen den festibala da. Musika maite dugulako antolatzen dugu Lekuek. Gure asmoa herri oso bat musikaren bueltan jartzea da. Musika entzun, dantzatu, ikasi eta bizitzeko aste beteko egitaraua antolatu dugu”. Zaletasun horri jarraituz, jaialdi “txikia, askotarikoa, eklektikoa, horizontala, merkatuaren logiketatik kanpo dagoena” ondu dute aurten ere.

Bada, martxoaren 3tik 11ra arte, Gernikako hamaika txokotan musika piloa izango duzue!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button