MUSIKA

Baywaves eta Albert Cavalier-ek Bilbon joko dute

Baywaves (Madril) eta Albert Cavalier (Donostia) taldeek Bilboko Pecata Minuta tabernan izango dira apirilaren 9an, 21:00etatik aurrera. Panoramak promotoreak ondutako kontzertuan psikodelia eta garage-punk giroak zabalduko dira.

Baywaves estatuko psych-band interesgarrienetarikoa da. Egun, Ingalaterran barrena ari dira jotzen, eta gero hainbat jaialditan  joko dute; tartean, Bartzelonako Primavera Sound ezagunean. Madrildarrek Only for Uz izenburuko EPa argitaratu berri dute.

Albert Cavalier, berriz, Donostiako laukote gazte eta lotsagabea da, eta garage-punk gordina eta jotzen du. Gipuzkoarrak Rolling Stones-en bertsioak  eta 60ko eta 70eko kantuak jotzen hasi ziren lokalean, baina gero, soinu-eremu ilunagoetan murgildu ziren: psikodelia, garage-rock, surfa… The Oh Sees, Black Lips edo Palma Violets taldeen jarraitzaileak dira.

Kontzertuen ostean, Fever aretoan, “After party”-a izango da, Panorama eta Santo disko jartzaileen eskutik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button