ESZENA

“Kaleka”, kaleko arteak udan

Aurten ere, Lekeitioko kaleak ikuskizun onenez beteko dira Kaleka jaialdiarekin. Bere 32. edizioaren bidez kaleko arteak protagonista izango dira udako egunetan, uztailaren 8, 9 eta 10ean. Kultur ikuskizunen berpizkundea izango da Lekeitioko Nazioarteko Jaialdia Kale Arteak jaialdia.

Herri osoan zehar 14 ikuskizun banatuko dira, eta modu horretan, ikusleek ekitaldiez gozatzeaz gain, Lekeitioko leku adierazgarrienak eta ezezagunenak ezagutzeko aukera izango dute.
Kalekak egindako deialdian 437 ikuskizun aurkeztu ziren eta horietatik 12 izan dira aukeratuak. Eta horiez gain, garapen prozesuan dauden bi konpainiaren lanak ere ikusiko dira. Hortaz, 14 ikuskizunez osatuko da jaialdia, non Katalunia, Madril, Galizia, Andaluzia, Murtzia eta Euskal Herritik eratorriak diren taldeak parte hartuko duten. Eta talde horien eskutik antzerkia, clownak, piroteknia, malabareak eta beste kontu asko izango dira jaialdian.

Kalekak hiru lan lerro ezberdinduko ditu: Kaleka Ofiziala, Kalekaz Blai eta Kaleka Scratch. Atal Ofizialak “formatu ezberdinak lantzen dituzten konpainia eta kolektiboen lanak batzen ditu. Aurten El mono habitado, Barsanti, Kaput, Markeliñe eta Lekittoko Deabruak bezalako konpainia euskaldunak hartuko ditu bere barnean atal honek. Bai eta estatu mailako Troula Animaciones, Javier Ariza, Nacho Vilar Producciones, Ambae Company, El Gran Dimitri eta Bucraá Circus taldeak ere.”
Scratch-ek “garapenen edo sorrera prozesuan dauden lanak batzen ditu, kultur agente, artista, ikusle eta abarren arteko sormenezko elkar trukaketa garatzeko espazioak eskainiz. Edizio honetan 21 eskaera jaso dira eta horietatik 2 izan dira aukeratuak. Aurten Idoloca eta La Suricata Circus konpainien lanak izango dira atal honetan”.
Kalekaz Blai sekzioak “esperimentazioarekin eta ikusleen parte hartze zuzenarekin lotutako akzioak hartzen ditu bere barnean. Edizio honetan Bambolea konpainiaren Circus Feria izango da”.

Gogoratu, uztailaren 8, 9 eta 10ean, Lekeitioko Nazioarteko Jaialdia Kale Arteak jaialdia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button