IKUS-ENTZUN

“Thinking Football”, futbolari buruzko zine zikloa

Maiatzaren 4a arte futbola ardatz duten makina bat film ikusi daitezke Bilboko BBK Aretoan. Athletic Club Fundazioak antolatua, futbolak gure gizartean daukan lekuaren inguruko hausnarketa aztertu nahi du zine-zikloak. Atzo, apirilak 29, hasi zen jaialdia Les rebelles fu foot (Gilles Rof & Gilles Pérez, Frantzia, 2012) filmarekin.

Gaur, apirilak 30, bi film proiektatuko dira: Cracks de nácar (Edgardo Dieleke & Daniel Casabe, Argentina, 2012) eta Manyas, la película (Andrés Benvenuto, Uruguay, 2011), 18:30ean eta 20:30ean hurrenez hurren.

Pelikula gehienak estreinakoz ikusiko dira gurean, eta hainbat herrialdetan ekoitzi dira: Frantzia, Alemania, Ingalaterra, Amerikako Estatu Batuak, Uruguai, Argentina eta Suedia. Film horietako zuzendari eta protagonista asko jaialdian bertan izango dira.

Biharko filmei dagokienez, 17:00etan Eisern vereint (Andreas Gräfenstein, Alemania, 2010) aurkeztuko da, eta 19:00etan, berriz, Fotbollens sista proletärer (Martin Jönsson & Carl Pontus Hjorthén.).

Zikloan proiektatuko diren film guztien berri izan nahiez gero: https://portal.bbk.es/cs/Satellite/portalbbk/eu/gizarte_ekintza_0/bizkaian_bbk/agenda_1/thinking_football_0/evento




Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.