ESZENA

Ermua Antzokian Ttanttaka taldearen “Gauerdian”

David Greig eta Gordon McIntyre bikoteak idatziriko obra batean oinarritu da Ttanttaka taldea lan hau burutzeko. Itziar Atienza eta Iker Galarza aktoreak arituko dira gaur berton Ermu Antzokiko oholtza gainean, 22:15ean.

Honakoa Shakespeareren Udako Gau Bateko Ametsa lanaren ereduarekin jolas egiten duen komedia samur eta dibertigarria da, ez bakarrik urteko gaurik laburrenaren asteburuan gertatzen delako akzioa, bai eta bi gai nagusi aukeratzen dituelako: azalpenik gabeko magia legez aurkezten den maitasuna, inoiz pentsatu gabeko une eta pertsonekin agertzen dena, eta ustekabeko topaketen jolasa, baina kasu honetan Athenesko basoaren ordez beste agertoki prosaikoago bat, baina ez horregatik magiarik gabea, agertzen da: Edinburugo euritsuko hirigunea.

Bikotekideak utzi ostean harreman egonkor bat izateko amorratzen dagoen abokatu gaztea da Helena. Ingurura begiratu eta Bob ikusiko du, negozio susmagarrietatik bizi den artista frustratu bat. Inguraturik, sekulako mozkorraldia proposatuko dio, eta ohean amaituko dute. Biharamunean, zein bere zereginetara itzuliko da. Baina sanjoanetako magiak berriro elkartuko ditu, eta, biek elkarrekin, beren bizitzako astebururik surrealistena, atseginena eta poetikoena biziko dute.

Gauerdian komedia samur eta dibertigarria da, ezustekoz, aldaketaz eta asmakuntzaz betea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button