IKUS-ENTZUN

“The Shock Doctrine” filma proiektatuko du FASek

Michael Winterbottom eta Mat Whitecross zinegileek zuzenduriko The Shock Doctrine (Bretainia Handia, 2009) dokumentala proiektatuko du gaur, urriak 23, Bilboko FAS zineklubak El Carmen aretoan, 19:45ean.

Emanaldiaren ostean, Alfonso Dubois Euskal Herriko Unibertsitateko Nazioarteko Ekonomia eta Garapenerako Ekonomia irakasleak, Emilia Arias La Sexta Espainiako telebista kateko albistegietako kazetariak, eta HEGOAko kide batek filmean jasotakoaren inguruan hitz egingo dute.

Filma Naomi Klein ekonomialariaren liburuan oinarritua dago: “Merkatu librean oinarritutako ekonomia ez da aurrera atera demokrazia eta askatasun giroan, herritarrek hala eskatu eta bultzatuta, baizik shock, krisi, larrialdi, hondamendi, gerra… garaiak aprobetxatuz eta, hainbatetan, inposatuta. Aski da etsai bat asmatzea, mamua, edo jendearen noraeza baliatzea, zas! eredu ekonomiko liberal bortitza ezartzeko”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button