ARTEA

Nazioarteko hamazazpi artista garaikideren piezak ikusgai daude Artiumen

Ars Irineris egitasmoak orotara nazioarteko 100 artisten 200 obra biltzen ditu eta Estatuko zazpi hiritan aldi berean egiten diren erakusketetan daude ikusgai, Huesca, Iruñea, Logroño, Vic, Vigo eta Gasteziko Artiumen, hain zuzen. Erakusketa hauetan bildu dituzten margolana argazki, bideo-arte eta instalazio eta eskulturek bidaiaren definizioan sakontzen dute, baita bidaiari, helmuga eta tarteen arabera, igarotzeak hartzen dituen formetan ere.

Artium museoko erakusketak 17 artisten obrak jasotzen ditu: Estatuko Chema Alvargonzalez, Manolo Bautista, Pepe Espaliu, Felix Curto, Angels Viladomiu eta Santiago Sierra; Anke Doberauer alemaniarra; Alfredo Jaar txiletarra; Zhang Huan txinatarra; Nan Goldin eta Doug Aitken estatubatuarrak; Christian Boltanski eta Michele Barbe frantsesak; Craigie Horsfield, Richard Long eta Jonathan Monk britainiarrak; eta Alexander Sokurov errusiarra.

Erakusketa Richard Long-en Standing Stone Line izeneko pieza handitik abiatuz ardaztu da. Artelana arbelezko zatiekin osaturiko bide bihurria da, ertz zorrotzekin egina. Obra horren inguruan, besteak beste, honako artista hauen argazkiak aurkitzen dira: Nan Goldin (Christine on the train), Alfredo Jaar (Lagos), eta Craigie Horsfield (From Vía Layetana to East, Barcelona). Argazkigintza nagusitzen bada ere, formatu txikiko margolanak, eskulturak, ikus-entzunezko instalazioak ere ikus daitezke.

Artiumek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button