BESTELAKOAK

Bidaien eta abenturaren ikuspegi pertsonala, Bilboko “Bidaiarien Txokoa” programan

Bilboko Udalak Bidaiarien Txokoa egitaraua prestatu du datozen egunetarako, eta hala, apirilaren 11ra bitartean, bidaien eta abenturaren bestelako ikuspegia eskainiko zaie ikus-entzuleei, Santutxuko eta Begoñako udaltegietan.

Egun horietan, hitzaldiak eta zinea izango dira protagonista, eta  Mendi Film Festival jaialdian egon diren film ederrak edota África en cinecicleta dokumentala ikusi ahalko dira.
Hitzaldiak datorren asteazkenean, apirilaren 3an, hasiko dira, 2012an Marta Abiegak eta Javier Secok Tadjikistanera bizikletaz egin zuten bidaiarekin. Apirilaren 5ean, David Fernandezek, Asian eta Ozeanian zehar egindako bidaia kontatuko du, Buscando a Superman: un viaje sin billete de vuelta por Asia y Oceanía izeneko hitzaldian. Apirilaren 8an, Isabel Seguraren eta Carmelo Lopezen txanda izango da, Afrikan bizikletaz egin zuten bidaia bat dokumental batean bildu zuten. Hitzaldi zikloa apirilaren 10ean amaituko da, Paula Muga gazte bilbotarraren zuzeneko kontakizunarekin. Joan den otsailean eman zion amaiera Hong-Kongetik Bilbora autostopez egin zuen bidaiari: bakarrik, errepidez, eta ekipaje bakarra eskolako motxila bat.

Programazioa Australiari buruzko erakusketa batekin osatuko da: Australia hurbilago. Begoñako Liburutegian bisitatu ahal izango den erakusketa herrialde horretan zentratuko da: hain urrun daukagun herrialde hartako kultura eta tradizioak, baliabide turistikoak, natura, ondarea eta arkitektura bertaratuko zaizkizue.

Ohikoa denez, egitarauak, beste lekuetako soinuak ezagutzeko kontzertua ere jasoko du. Oraingo honetan, Mud Candies taldea izango da kontzertu batean country, bluegrass eta rockabilly estiloak nahastuko dituena. Kontzertua apirilaren 11n izango da Santutxuko Udaltegian arratsaldeko 19:00etan.

Informazio guztia hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button