LITERATURA

Literaturari dedikaturiko tarteak

Aste honetan, hainbat liburu, eta hainbat hitzordu literario atondu dira han-hemenka.

Bihar bertan, Katixa Agirrerekin Atertu arte itxaron nobelaz mintzatuko dira, 18:00etan, Bilboko Bidebarrieta liburutegian. Egun berean  Mariama Baren Hain gutun luzea aztertuko dute 18:15ean, Arrasateko Kulturaten.

Ekainaren 16an (osteguna), Juan Luis Zabalaren Txistu eta biok nobelari buruz jardungo dute Zarauzko garoa liburu-dendan, 19:30ean. Azkenik, ekainaren 17an, bi zita izango dira: Pako Aristiren Arrotz eta eder poema liburuaz ariko dira 19:30ean Eako Eskolondoko liburutegian, eta Harkaitz Canoren Neguko zirkua ipuin liburuaz ariko dira, 19:45ean, Trintxerpen. liburutegian.

Datorren asteko ziten artean, Hamabost egun Urgainen, Hondamendia edota Txanton Garrote agertokitik jaitsi zen eguna lanen gaineko azterketa literarioak izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button