
The K belgiarrek eta Sofa zarauztarrek kontzertua egingo dute asteazkenean, Laudioko Orbeko Etxean, 20:00etatik aurrera. Lokal horrek hamabost urteko ibilbidea bete du aurten.
The K Belgikako Machelen hirian eratutako taldea da. Hirukoteak noise-rock era hardcore estiloak uztartzen ditu; Burning Pattern Etiquette izenburuko diskoa aurkeztuko dute asteazkenean Laudioko Orbeko Etxean.
Sofa zarauztarrek, berriz, math-rock estiloa jotzen dute. Kontzertuaren antolatzaile Brown Haundia Kolektiboaren arabera, “math-rock melodikoa, beroa eta kontortsionatua, Zarauztik”. Gipuzkoarrek bost pieza instrumental biltzen dituen I izenburuko lana plazaratu zuten iaz.



