MUSIKA

The Icer Company, “Encuentros” lehiaketaren irabazle

The Icer Company bandak Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuak ondutako Encuentros tokiko taldeentzako musika-lehiaketa irabazi du.

Finala duela astebete inguru egin zen, eta Ingravitö, Impacto, Xabi Anso, Kenya N Kat, Tipitako, Virenque eta The Icer Company taldeek Iruñeko El Templo aretoan jo zuten finalean, bi egunetan. Talde irabazlea euskaraz abesten zuen bakarra izan zen.

Taldearen esanetan: “Oso pozik gaude Nafarroako lehiaketa garrantzitsuena irabazi izanagatik eta gure saria eta poza zabaldu nahi dugu berri onekin, guretzat eta euskal eszenarentzat berri ona delakoan. Momentu honetan askori asko daukagu eskertzeko. Lagunak, familia, musikariak, musika eta kultura laguntzen dutenak… Bihotzez, sari hau gertukoei eta lagundu diguten guztioi eskeinita dago”.

The Icer Company 2013an eratu zen, eta ondoko musikariek osatzen dute: Iker Cía (ahotsa eta gitarra), Arkatzi Ezkai (bateria), Ruben Matilla (gitarra) eta Xabier Valverde (baxua). Taldekideak hainbat taldetan aritutako musikariak dira; tartea, Kerobia, Arima Sutan eta Potentor.

Iaz, Ur Abisalen Espedizioa izenburuko estreinako lana plazaratu zuen laukoteak. Diskoak Pop, rock eta folk estiloetan ondutako dozena bat doinu biltzen ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu