LITERATURA

Jeremias Erroren “Garabi suizidaren amodioak” ipuin-liburua kalean da

Pamiela argitaletxeak plazaratu berri du Jeremias Erroren (Juantxo Urdiroz ponteko izenez) Garabi suizidaren amodioak ipuin-bilduma. “Liburuak ilunpeko tankera hartu nahi du, ametsen ondokoa. Kiosko literaturaren elementuek ere tokitxo bat eskatu dute, baita herri-ipuingintzak, komikien topikoek, telebistako iragarkiek”, esan du idazleak.

Liburuan ipuinak agertuko zaizkio irakurlearen begietara. “Bi ipuin luze orain dela hemezortzi urte idatzi nituen, Iruñeko Udalaren literatura-lehiaketa batera igorri nituenak. Gainerakoak orain dela zortzi bat urte idazten hasiko nintzen, eta errealitatea nik amestu nuen istorio batera hurbildu denean, sabelean bertigoa dut” gaineratu du egileak.

Liburuan, lehenagoko krisialdi ekonomikoa azaltzen da, iraultza industriala; herritik hirira joan zen jendea azaltzen da, eta detektibeak, borreroak, Dedalo eta Ikaro, Sanferminak, Goliat eta David, Heinekker garagardoa, heriotza,…

Horretaz gain, Pamiela argitaletxeak plazaratu dituen Fermin Erbitiren Hiru koaderno txiki eta Kepa Larrearen Itzalak harturik saiakerak ere jaso ditugu Nontzeberrin. Bi lan horiek X. Juan Zelaia Saria jaso zuten ex aequo eta urtarrilean aurkeztu ziren.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button