MUSIKA

The Hard Ons, Snobs eta Estricallak Donostian joko dute ostiralean

Punk-rock, hardcore eta metal zaleek hitzordu interesgarria dute ostiralean, Donostiako Dabadaba aretoan, 20:30etik aurrera. Izan ere, ibilbide luzeko The Hard Ons talde australiarrak joko du Gipuzkoa aldeko Snobs eta Estricalla taldeekin batera.

The Hard Ons 1981ean eratu zen, eta australiarren formulak, punk-rock, hardcore eta metal estiloen uztarketa lotsagabea eta umoretsuak, sekulako harrera ona izan zuen aipatutako soinuen jarraitzaileen artean, batez ere, hardcore zaleen artean; melodiek ere sekulako garrantzia dute haien doinuetan. Hala,  Dickcheese (1988), Love Is a Battlefield of Wounded Hearts (1989) edo Yummy! (1990) australiarren erreferentziazko diskoak bilakatu ziren.

Red Ribbon Music promotoreak iragarri du Keish jatorrizko abeslariarekin etorriko dela The Hard Ons gurera. “35 urteko ibilbidea egin eta gero, underground eszenako zuzeneko onenetarikoa eskaintzen jarraitzen du The Hard Onsek”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button