ESZENA

Arabako arte eszenikoetako talde profesionalen ekoizpena bultzatzeko deialdia

Gasteizeko Kultura Zerbitzuak bertako eta Arabako arte eszenikoetako talde profesionalen ekoizpena bultzatzeko deialdia egin du, Kultura Km 0 proiektuaren esparruan. Deialdiaren aurrekontua 30.000 eurokoa da, eta proiektuak aurkezteko epea martxoaren 31n amaituko da.

“Udal Antzoki Sarearen eta gure eremuko sorkuntza artistikoko beste eragile batzuen arteko publiko- eta eduki-fluxuak lortu nahi ditugu, arte eszenikoetarako proposamenak eta audientziak garatzen laguntzeko. Helburua da, halaber, tokiko sorkuntza eszenikoari laguntza-esparru egonkor bat ematea eta gure komunitateko arte eszenikoen konpainien presentzia sustatzea Udal Antzoki Sarearen programazioan.”

Bi edota hiru proiektu hautatuko dira jasoko diren proposamenen artean, eta horiexek Antzokien Udal Sarearen programazioaren esparruan aurkeztuko dira 2022ko bigarren seihilekoan eta 2023ko lehenengoan.
Hautatutako obrak ekoizteko gehieneko zenbatekoa 14.900 eurokoa izango da lan bakoitzeko, eta gutxienekoa 7.500. eurokoa.

Proiektuak argitaragabeak izan beharko dira, eta lan bakoitzaren gutxieneko iraupena 60 minutukoa izango da.
Eskabideak baloratu ondoren, batzordeak gehienez 30 eguneko epean emango du emaitza, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunetik zenbatzen hasita.

Jakingarri guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button