ESZENA

German Jauregui "Sunset on Mars" dantza-ikuskizuna aurkeztuko du asteburuan

Jauregiren Sunset on Mars dantza-ikuskizuna Dantzaldia Jaialdiarekin elkarlanean egindako pieza, eta asteburu honetan ikusi ahalko da Deustu auzoan kokatuta dagoen La Fundicion aretoan.

Aretoak bidalita duen oharrean obrari buruz azaltzen denez, "informazioz eta estimuluz, materialismoz eta balio etiko eta moralen gero eta galera handiagoz gainezka dagoen gizarte batean bi pertsona, gizon bat eta emakume bat, agertzen dira, krisialdi sakonean daudenak. Beren fedearen eta indibidualtasunaren galeraren aurrez aurre jarrita, azken aukera dute harmoniazko komunikazio bat abiarazteko, non beste hurbilpen sakonago eta egiazkoago bat posible izango den. Biak salbatzeko azken aukera; ez lortzera, banantzea guztizkoa eta behin betikoa izango da".

Pieza zuzendaritza artistikoaz eta koreografiaz German Jauregui bera arduratu da; sorkuntza eta interpretazioan ere dantzari bilbotarra arituko da Elena Fokinarekin batera, testuaz ere bi dantzariek egin dute. Jatorrizko musika Borja Ramosena da.

German Jauregi Azken urteotan zuzendari laguntzaile eta mugimendu-laguntzaile jardun du, dantza,antzerki eta zirku konpainia batzuetan eta Irakasle bezala, ikastaroak eta mintegiak ematen ditu hainbat herri eta jaialditan: Viena (Impulstanz), Amsterdam (HJS Institute), Brusela (Ultima vez studio), Bartzelona (Lanónima Imperial studio), Girona (escuela de danza de Celra), Bilbo (estudio Muelle 3), Florencia (Opus Ballet), Rouen (Festival Automne en Normandie), Erroma (why why studio), Beirut (Maquamat studio), Milan, Bologna (Isadora dantza zentroa), Granada (studio cia. Date danza), Istanbul (Zeyneptanby dance company), Mexiko…

La Fundicion-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button