
Atzotik hasita, martxoak 10, eta 13ra bitartean, Donostia antzerkiz eta dantzaz beteko da arte eszenikoen feriaren, dFERIAren XX. edizioarekin. Aurtengo honetako gai nagusia Mugak da (herrialdeen arteko mugak, belaunaldien arteko mugak, gizartean sortzen diren mugak….).
Lau egunetan zehar eta hiriko agertoki anitzetan (Victoria Eugenia Antzokia, Antzoki Zaharrean, Egia, Antiguo eta Intxaurrondoko Kultur Etxeetan, eta Atano III Frontoian), 26 konpainiak euren ikuskizunak eskainiko dituzte.
Ikusi ahal izango diren 26 ikuskizunetatik, 18 estreinaldiak izango dira, esate baterako, Ados Teatroaren El amor después del amor, Morfeo Teatroren La escuela de los vicios eta Laurentzi Produccionesen Cuarteto del alba.
Donostiara abiatuko diren talde guztietarik, 14 konpainia bertokoak dira. Tartean daude Aukeran Dantza Konpainia Geltokia lanarekin, Traspasos Kultur, Nada tras la puerta lanarekin edo Logela Multimedia Barbantxorekin. Horiez gain, Tanttakak Mikel Laboaren unibertsoa ekarriko du Victoria Eugenia Antzokira Zazpi aldiz elur lanarekin.
Hauez gain aipatzekoak dira Lo único que necesita una gran actriz es una gran obra y las ganas de triunfar (Vaca 35 – Mexiko), Rite of Spring – Extended (Granhoj Dans – Danimarka) eta Euskal Aktoreen Batasunaren Antzerki Lehia, proposamen berritzaileak direlako.
Gaueko saioak edota noiz, zer eta non jakiteko dFERIAren webgunean begiratu ahal duzue.