BESTELAKOAK

Ondarroako Marabilli Festibala asteon egingo da

Ostegunetik igandera bitarte egingo da IV. Marabilli Festibala. Antolatzaileen arabera, “Aitzol Aramaio zenaren indarrarekin jaiotako egitasmo bat da eta helburua da hainbat artista Ondarroan biltzea, idazleak, musikariak, zinegileak, antzerkilariak, artista plastikoak, diseinatzaileak… Eta dena bere betiko lagunek antolatua”.

Hala, musikari dagokionez, Amparo Sánchez musikariak Madrilgo Lavapiés auzoan eratutako Amparanoia fusio taldeak joko du festibalean. Horretaz gainera, Zea Mays bizkaitarrek Harro lana aurkeztuko dute, taldearen 20. urteurrenean. Joseba Irazoki ere Ondarroan arituko da.

Literaturaren harira, Bernardo Atxagak Gogoeta bat harri baten inguruan jaialdirako propio idatzitako hitzaldia emango du. Pako Aristik, halaber, Amesten ahal du euskaldunak noizbait boterarekin? Izenburuko hitzaldia emango du. Xurso Souto idazle galiziarrak, bestalde, Contos do Mar de Irlanda aurkeztuko du.

Ikus-entzunezkoei dagokienez, Oskar Alegriaren Emak Bakia filma edo Asier Altuna zinegilearen sekuentzia kutunak ikusi ahalko dira. Horrekin batera, bestelako ekitaldiak ere izango dira: Aztarnak argazki erakusketa, Kukai dantza taldea, bertso saioak, elektro txaranga, film laburren emanaldia, Hozkailua antzezlana…

Egitarau osoa hemen duzue: marabilli.re.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button