MUSIKA

Elbereth, Hira eta Jare, Altzatarock jaialdian

Larunbatean, azaroak 29, Altzatarock jaialdiaren bigarren edizioa egingo dute, Donostiako Larratxo Kultur Etxean, 19:30etik aurrera. Metal kutsuko talde horiei D-Pintxos tronboi eta tronpetadun punk-rock banda elkartuko zaie.

Elbereth talde aski ezaguna da Euskal Herriko metal jarraitzaileen artean. Iaz, Itzalitako izarren lurraldea izeneko hirugarren lana plazaratu zuten.

Jare bizkaitarrek, berriz, bi disko dituzte grabatuta: Itxaropenaren ertzean eta Iaze, azkena 2012an argitaratua. Jare Idi Bihotz eta Flyn’Freak taldeetan ibilitako Mikel eta Gorka Bizar anaiek abiatu zuten 2010 amaieran.

Hira, azkenik, donostiarrak dira, eta Donostia Kulturaren arabera, “euskarazko heavy metalaren bigarren loraldiaren bultzatzaileetako bat izan zen; etenaldi baten ondoren taldeak bere hirugarren diskoa atera zuen, helduena eta ezberdinena”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button