IKUS-ENTZUN

“Umezurtzak” filmaren estreinaldia Zinexit zikloan

Zinexit zinema zikloaren hirugarren edizioan, Bilboko Alhondegiko Auditorioan, Euskal Herrian terrorismoaren amaieraren ondoren girotutako Umezurtzak,  Ernesto del Río errealizadorearen fikziozko lehen filma, pantailaratuko gaur urriaren 23an. Lana euskaraz errodatuta izan da.

Umezurtzak pantaila txikirako egindako TV movie bat da, nahiz eta areto handietarako ohiko pelikulen formatua eduki. Aurtengo otsail eta martxo artean Bilbo, Sondika, Muskiz eta Portugaleteko eszenatokietan errodatu zen filma.

Argumentua hemen gaur egun bizi den une historiko ezin hobean garatzen da. Istorioak, ETAk duela 27 urte bere aita hil zuen epaile bat aurkezten du, magistratua bera ere. Bere auzokide eta lagun minak, nerabezaroan dagoen alaba bat dauka eta honek, 17 urtez kartzelan egon den preso ohi baten semearekin harremanak hasten ditu, protagonistaren aitak bizia galdu zuen atentatuan parte hartu zuen preso ohia bera. Pertsonaia guztiak garaiko eta iraganeko gertakizunen sentimenduen korronteak eramaten ditu, guztien barnean pairatzen eta  partekatzen duten zurztasun sentimendua loratzen den arte.

Umezurtzak filmeko protagonistak Itziar Atienza, Patxo Telleria, Carmen San Esteban, Joseba Apaolaza, eta Jurgen Murua eta  Amaia Iraundegi (18 urteko gazteak) dira.

Ernesto Del Río (Bilbo, 1954) zuzendaria, gidoigilea eta zine ekoizlea da eta 2000 urtetik gaur egunera arte ZINEBI Bilboko Dokumental eta Laburmetraien Nazioarteko Zine Jaialdiko zuzendaria da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button