MUSIKA

Lou Reed omenduko dute Gasteizen eta Donostian

Oraintsu hildako Lou Reed musikari estatubatuarra omendu zuten iragan urtarrilaren 10ean, Bilboko Kafe Antzokian, makina bat taldek. Emanaldia Izar&Star zikloaren laugarren edizioaren baitan egin zen.

Bilboko kontzertu horren arrakastaren ondorioz, beste bi saio egingo dira asteburuan: Gasteizen, maiatzaren 9an, Jimmy Jazz aretoan, eta Donostian, maiatzaren 10ean, Doka Antzokian. Omenaldia A Perfect Night At… izenburupean egingo da.

Kontzertuotan ondoko taldeak arituko dira: Capsula, We Are Standard, Rafael Berrio, Sonic Trash Eta Petti. Gasteizko emanaldian, gainera, Kirmen Uribek parte hartuko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button