MUSIKA

Joseba Poncek lohia zabalduko zuzenean

Joseba Ponce musikariak JP Lohian & Klonen Klana bakarkako egitasmoa zuzenenean aurkeztuko du martxoan. Guztira lau emanaldi egingo ditu, Bilbo, Gasteiz, Biarritz eta Donostian. Iaz, Euskal Herrian argitaratutako disko interesgarrienetarikoa izan zen Poncerena.

Hala, martxoaren 16an, Bilboko Kafe Antzokian izango da; 17an, Gasteizko Hell Doradon; 18an, Biarritzeko Atabalean; eta, azkenik, 23an, Donostiako Gazteszena aretoan, Ze Premikin!!! jaialdiaren baitan.

Poncek talde sendoa osatu du lau kontzertuak emateko: Galder Izagirre (Dut, Kuraia, Berri Txarrak) baterian, Karlos Osinaga (Lisabö) baxuan, Gorka Sesma (Kashbad) gitarran eta Libe Garcia de Kortazar (Neubat, Sorkun, Libe) organoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button