LITERATURA

Tene Mujika bekarako azken egunak

Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak Euskal Herriko historia hurbila sustatzeko konpromisoa dute, eta horretarako, urtero, Tene Mujika beka abiarazten dute. Aurten XIX. edizioa da, eta azken egunetan da deialdia, izan ere, abenduaren 9ra arte bidalia ahalko dira proposamen literarioak. Gainera, aurtengo edizioan, 6.000€tik 8.000€ra zabaldu da bekara bideratutako dirulaguntza.

Hala, Tene Mujika beka Euskal Herriko azken 60-70 urteetako pertsona, talde, gertaera edo mugimendu garrantzitsuen bizitzan sakonduko duten euskarazko lanak sortzera zuzenduta dago. Onartutako modalitateetan jasoak daude, esaterako, biografiak, kronikak, erreportajeak, saiakera, elkarrizketak edo ikerketak.
Eduki aldetik, idatziak ezin du fikziozkoa izan, baina garapenean lanketa literarioa egitea posible da. Lanek, noski, orijinalak eta argitaragabeak izan behar dute.

Gogoratu, parte-hartzaile bakoitzak idazlearen curriculum labur bat, proiektuaren deskribapena (3 eta 6 orrialde artekoa) eta 15 eta 20 orrialde arteko lagin bat aurkeztu beharko ditu.
Epaimahaia Kristina Berasain, Eneko Bidegain eta Cira Crespok osatuko dute.

Hemen dituzue oinarriak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button