IKUS-ENTZUN

Zinexit, Elkarbizitzarako zinema

Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Zuzendaritzak, Zinexit Elkarbizitzarako Zine Erakusketaren bigarren edizioa abiatuko du bihar bertan.
Ekimenaren helburua zinemagintzaren bidez pedagogia soziala bultzatzea da.  Zikloa azaroaren 22tik 25era egingo da, AlhondigaBilbaoko Golem zinema-aretoetan eta Gasteizko Artium Arte Garaikideko Euskal Zentro Museoan.

Zikloaren ateak bihar bertan zabalduko ditu Carlos Gaviriak zuzendutako Retratos en un mar de mentiras (2010) filmak. Hurrengo egunean, azaroaren 23an, Feo Aladag alemanaren La extraña (2010) emango da.
Ostegunean, azaroaren 24an, Maite Ibañezen Plaza Euskadi (2011) ikuis ahalko da, eta azken egunean Michael Collins-en Give up tomorrow (2011) dokumentalak itxiko du ekimena.

Zinexit zikloaren barruan ere elkarrizketak osatuko dira filma eman eta ostean, non ikusleek parte hartuko ahalko duten honako gaiez mintzatzeko: Kolonbiako desplazatuak, emakumeen borroka eta Euskal Herriko elkarbizitza eta Justiziarako eskubidea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button